Sia (mitologia)

Sia (mitologia)
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak

Egiptoar mitologian, Sia edo Saa, erabaki egokiak hartzeko eta planifikatzeko intuizioaren pertsonifikazioa da, Hu (hitz sortzailea) eta Heka-rekin(magia edo indarraren transmisioa) batera.

Honez gain, idazkerarekin konexioa ere bazuen eta antropomorfikoki Ra jainkoaren eskubian, papiro zati bat eskuetan duela, irudikatzen da. Papiro horretan jakintza intelektual guztiak egongo lirateke.

Hilen Liburuan, Ra-k zakila moztu zuenean (zirkunzisioaren erreferentzia posiblea), haren odoletik sortu zituen Sia eta Hu jainkoak, adimenaren eta autoritatearen pertsonifikazioak, hain zuzen.

Sia, Hu eta Hekarekin batera, Inperio Berriko testuetan eta hilobietako paretetan agertzen da, Ra jainkoari bere bidaian zehar laguntzen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search